8.- Zer esan behar diet nire seme-alabei?  

Zuk jakin behar duzu zure seme-alabei zenbat informazio eman etxeko maskotaren galerari dagokionez. Ez iezaiozu gutxietsi.Zure maskotaren galera dela eta beraiekin zintzotasunez jokatzen baduzu, beraiek heriotzari buruzko barruan dituzten hainbat beldur eta gaizki ulertu argituko dizkiezu. Zintzotasuna oso garrantzitsua da. Maskota “lo” dagoela esaten badiozu haurrak heriotzaren eta loaren arteko desberdintasuna ulertzen dutela ziurtatu behar duzu. Inoiz ez duzu esan behar “maskota joan egin da” zeren haurrak segituan galdetuko dizue zer egin duzun hau joateko eta maskotaren itzuleraren zai egongo dira. Honek ere haurrak beste maskota berri bat onartzea zailtzen du. Argi utzi behar duzu maskota ez dela berriz itzuliko.

Inoiz ezazu pentsa haurra gazteegia edo zaharregia denik horrelako gauzak jakiteko. Inoiz ez itzazu zure seme-alaben negarrak kritikatu edota gogorrak izan behar direla esan. Zure tristura azaldu eta ez ezazu ezkutatu zeren bestela zure seme-alabak ere horrela egin behar dutela pentsatuko dute. Zure familiarekin hitz egin dena eta bakoitzak bere dolua bere martxan eramaten utzi.