6.- Eutanasia garaian, gelditu egin behar al naiz?  

Askok maskotari egin ahal diozun maitasunezko adierazpenik handiena dela pentsatzen dute. Batzuk ongi sentitzen dira bertan gelditu direlako, ikusi ahal izan dute beraien maskota lasai joan dela eta sufritu gabe joan dela, hau da, betirako joan dela. Pertsona askorentzat, maskotaren heriotzaren testigua ez dela izan jakiteak, zailagoa egiten die onartzea iada maskota hil egin dela eta ez dela gehiago egongo.

Klinika batzuk eutanasia garaian gelditzea uzten dute eta beste batzuk ez. Albaitari batzuk maskotaren etxean eutanasia egiteko prest egoten dira. Zuk pentsatu behar duzu zein den zuretako aukerarik errazena. Zure klinikak ez badizu aukera hau ematen, eska iezaiozue beste klinika batetako izena modu onean.