2.- Zer sentitzera itxaron behar dut?  

Pertsona bakoitzak dolua modu desberdinean esperimentatzen dute. Tristuraren eta galeraren sentimenduaz gain, posible dira beste hainbat sentimendu agertzea:

  • Errua , zure maskotaren heriotzaren arduradun senti zaitezke. Zure maskotaren gaixotasunaren erantzule egitea akats handia da. Honek zure dolua gogorragoa izatea ekartzen du.
  • Ukoak, zaila egiten du zure maskota ez dagüela onartzea. Zaila da,etxera iristean zure maskotak ez dizula harrera egingo edota bere janaria ez diozula eman behar pentsatzea. Guzti honek ekartzen du jabe batzuk ez onartzea bere maskota bizirik dagoela. Hauentzako oso gogorra izaten da maskota berri batera ohitzea zeren aurrekoarekin konparazioak egiten dituzte.
  • Amorrazioa, ager daiteke zure maskotak izan zuen gaixotasunarenganako, edota abidadura azkarrean gidatzen zuen gidariarenganako edota albaitariarenganako. Batzutan justifikatua dago, baina muturreraino eramaten denean, zure eginkizun garrantzitsuena egitetik distraitzen zaitu, hau da, zure dolua ebaztetik.
  • Depresioa, ondorengoa doluaren ondorioetako bat da. Honek zure sentimenduei aurre egiteko indarrik gabe utz zaitzake. Puntako despresioak, motibazioa eta energia murrizten dizute.